jueves, 18 de diciembre de 2008

Jingle-a
Ingelesezko hitza, irratian erabilia eta publizitate doinu arrakastatsuak izendatzeko erabili ohi dena.

Jirafa
Telebistaren alorrean erabiltzen den hitza beso artikulatu moduko tresna bat izendatzeko, hots, mikrofonoa daraman besoa mikroa bera esatariengandik ahalik eta hurbilen ipintzeko iruditik landa utziz.

Klaketa
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den terminoa arbel txiki bat (zurezko listoi txikerra daukana) izendatzeko. Irudiak eta soinuak sinkronizatzeko erabiltzen da arbelezko tresna hori.

Bitakora
Iberoamerikan erabiltzen den hitza berriemaileentzako eskuliburuak izendatzeko

Klimaxa
Narrazio baten une gorena (dela irratsaio batena, dela telesaio batena) izendatzeko erabiltzen den terminoa.

Close up-a
Telebistan eta zinemagintzan erabiltzen den hitza esatari edo aktore baten lehen planoa izendatzeko (sorbaldarainokoa) edo lehen-lehen planoa adierazteko.

Dolly-a
Karro batean ezarrita doan garabi txikia, telebista estudioetan erabiltzen dena kamerak leku batetik bestera eramateko. Estudio bakoitzean hiru kamera egon ohi dira eta horietariko batek hain zuzen tresa hau darama.

Telepromterra
Telebista platoan testuak seinalatzeko sistema digitala. Telebista kameraren ondoan kokatzen da pantaila, esatariak pantailara begiratzen duenean testua irakur dezan, era horretan begirada aurrera zuzenduz eta tinkotuz.

Ekoizpena
Irratsaio edo telesaio bat egiteko behar diren baliabide finantziero, material eta juridikoez arduratzea.

Slow motion deritzona
Irudi mugimendua moteltxoago erreproduzitzea.


miércoles, 10 de diciembre de 2008

2. ATAZA

miércoles, 29 de octubre de 2008

Top 7

Hau da nire Top 7:

-YOUTUBE (www.youtube.com)
Youtobe-ren orrialdea garrantzitsua dela iruditzen zait, bideo asko eskuratu daitezkeelako, partikularrek egindako grabazio sinpleetatik hasi eta iragarki publizitario eta bideoklipetaraino.

-EITB (www.eitb.com)
EITB-ren orrialdea ia egunero erabiltzen dudan gutxitarikoa da. Izan ere aukera asko ematen dizkizu. Bertan telebista kate eta irratien inguruko informazioa daukazu, baia albisteen eguneraketa ere eta eguraldia, burtsa...bezalako atalak ere.

-GOOGLE (www.google.es)
Google orrialdea interneten sartzen naizen aldi guztietan arabiltzen dut, bilatzile moduan asko guztatzen zaidalako. Gainera hainbat aukera ditu: web-a, argazkiak, korreoa, mapa, albisteak bideaok...

-GAZTE SAREA (wwww.gaztesarea.net)
Gazte sarearen orrialdea, izenak berak dioen bezala, gazteoi zuzenduta dagoen orrialde bat da. Bertan, albisteak irakurri daitezke ere.

-WIKIPEDIA (www.wikipedia.org)
Wikipedia, sarean aurki daiteen entziklopedia garrantzitsuenetariko bat da. Bertan, edozer gauzari buruzko informazioa aurkitu dezakezu. Gainera esan dezaket, informazioa oso konpletua dela.

-BERRIA (www.berria.info)
Berria egunkariaren orrialdea ere, oso interesgarria da. Izan ere, albisteak jarraian ari dira moldatze, eta zerbait gertatzen denean, oso denbora gutxi behar izaten dute horren berri orrialdean emateko. Gainera kontutan hartzekoa da, euskaraz egiten den egunkari bakarra dela.

-IKASTUBE (ikastube.com)
Ikastube orrialdea oso interesgarria iruditzen zait, youtuberen moduen, mota guztietako grabaketa eta bideoak eskeintzen dituelako.

WIKIPEDIAKO SARRERA

Euskadi irratia EITB taldeareari dagokio. Irrati eta telebistek osatzen duten sare hau, Eusko Jaurlaritzaren menpean dago.

Irrati kateriari dagokionez, emisorarik garrantzitsuena da Radio Euskadirekin batera, nahiz eta Radio Vitoria, Euskadi Gaztea eta EITB irratiek ere osatu. Irrati hau, Bilbaotik emititzen da. Orain dela gutxi egin dute leku aldaketa. Izan ere, orain arte Gran Via Kalean Eusko Jaurlaritzak zuen gunetik emititzen zen. Orain ordea, Termibusen ondoan eraikitako edifizio berri batetik emititzen da.

Saioen artean Manu Etxesorturen Faktoria saioa izan daiteke aipagarrienetako bat, baita Iñaki Guridik egindako Goiz Kronika saioa ere.